XXI Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2016(e)ko urriaren 30(a), igandea(e)ko 10:30(e)tan
  • Lekua: LASARTE-ORIA
  • Herria: LASARTE-ORIA
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2016/8/4(e)ko 00:00(e)tatik 2016/10/28(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Dokumentazioa

Korrika Festa Ibilbidea

Kros Herrikoia Ibilbidea

Harremanetarako

Informazio gehiago

Korrikalari adiskidea:

OSTADAR S.K.T.-k atsegin handiz gonbidatzen zaitu urriaren 30ean, goizeko 10:30ean, Lasarte-Oria Bai! XXI. Kros Herrikoian parte hartzera.

 

Izen-ematea zabalik dago www.ostadarskt.eus edo www.sailkapenak.com web orrialdeetan.  Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian –Geltoki kalea, 18-, berriz, urriaren 17tik 28ra bitartean egin dezakezue.

Dortsalak eta kamisetak batera banatuko ditugu Mitxelingo frontoian. Lasterketa bezperan (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era) eta lasterketa egunean (9:00etatik 10:00etara) izango gara bertan,  eta DERRIGORREZKOA DA NANa EDO BESTELAKO AGIRIREN BAT AURKEZTEA.

Korrikalari guztiek...

  • kamiseta teknikoa jasoko duzue.
  • laguntza sanitarioa eta kirol-asegurua izango duzue.
  • arropa uzteko eta dutxatzeko aukera izango duzue.
  • oparien (afariak, kirol materiala, kirol ikuskizunetarako sarrerak) zozketan parte hartuko duzue.

 Aurreko edizioetan bezala, nagusien lasterketa amaitzean Lasarte-Oria Bai! XVI. Korrika Festa izango da.

  • 5 eta 15 urte arteko neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola-kiroleko arauak errespetatuz, 5 eta 8 urte bitarteko haurrak Lasarte-Orian erroldatuta egon behar dute
  • Izena ematen duten haur guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

 Informazio gehiago eskutitzarekin batera aurkituko duzuen diptikoan edo www.ostadarskt.eus web orrialdean.

Prezioak
Aldez aurretik: 12
Ostadarreko bazkideak: 8

Egun berean (kasu guztietan): 20